Poeren prozesu sortzailea ikusgai dago New Yorkeko Morgan Libraryn

Idazlearen artikuluak, eskuizkribuak eta beste bildu dituzte, eta filmen proiekzioak eta hitzaldiak egingo dira

Agentziak
New York
2013ko urriaren 19a
00:00
Entzun
«Badakigu gizon lizuna eta tragikoa izan zelako irudia duela Edgar Allan Poek». Declan Kiely mintzo da, eta idazle estatubatuarrari buruz (1809-1949) New Yorkeko Morgan Library aretoan antolatutako erakusketaren komisarioa da. «Baina guk haren prozesu sortzailea erakutsiko dugu». Horretarako, haren eskuizkribuak, artikuluak, lehen edizioak eta beste bildu dituzte —ehun bat pieza guztira—, eta urtarrilaren 26a bitartean egongo dira ikusgai. Gainera, The Raven-en (Belea) egileari buruzko hitzaldiak —Lou Reedek azaroaren 5ean, eta Paul Austerrek urtarrilaren 16an—, eta filmen proiekzioak antolatu dituzte. Louis Malleren William Wilson emango dute, esaterako.

Erakusketaren sarrerako kartelak azaltzen du Poe izan zela literaturatik bizitzen saiatu zen aurreneko idazle estatubatuarra. Gero, eskuizkribuetan-eta, argi ikus daiteke erabaki horrek eragin zizkion oinazeak. Urritasunak, etengabeko negoziazioak, mailegu eskaerak... Zeuzkan helburuak, eta jarri zizkioten oztopoei aurre egiteko zituen zailtasunak irakur daitezke pieza horietan.

Gaur egun, ordea, haren eskutitzek soilik sekulako balioa dute. Kielyren esanetan, 59.000 eta 176.000 euro artean saltzen dira enkanteetan. Erakusketako pieza gehienak Morgan Libraryrenak berarenak eta Susan Jaffe Tane haren ondarearen bildumagile nagusiarenak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.