Erakunde publikoek BECen 5,7 milioi euroko zuloa estali dute

Barakaldoko erakustazokak espero du 2016rako orekatu ahal izango dituela diru sarrerak eta gastuak

Iker Aranburu.
2014ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Bilbao Exhibition Centrek (BEC) 5,7 milioi euroren galera izan zuen joan den urtean. Dagoeneko estali dute zulo hori haren jabeek, kapital handitze baten bidez: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundiak, Barakaldoko eta Bilboko Udala eta Bilboko Merkataritza Ganbera. Hamar urte beteko ditu BECek datorren apirilaren 19an, eta 300 milioi eurotik gorako galerak pilatu ditu inauguratu zutenetik. Hala ere, barne produktu gordinari (62,5 milioi) zein ogasunari (9,2 milioi) ekarpen handia egiten diola nabarmendu du BECek.

Aurten eta datorren urtean ere galerak espero ditu BECek, baina aurreko urteotakoak baino txikiagoak; 2016rako espero du diru sarreren eta gastuen arteko oreka. Galerak txikituko lituzketen hainbat ekitaldi daude iragarrita aurtengorako, haien artean makina erremintaren biurteko azoka (ekainaren 2tik 6ra) eta Munduko Saskibaloi Txapelketaren atarikoa (abuztuaren 30etik irailaren 4ra).

BECek hiru arrazoi eman ditu iazko galerak azaltzeko: krisi ekonomikoak azokak ahuldu dituela, kaleratutako langileei kalte-ordainak eman behar izan dizkiela eta azken hiru urteotan langileei ukatutako soldata igoerak ordaintzera behartu duela Espainiako Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.