Burroughsen urterik ilunenak

'Naked Lunch'-en egilearen Mexikoko garaiari buruzko liburua aurkezten ari da Jorge Garcia-Robles AEBetan

Agentziak
New York
2014ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
William S. Burroughs idazle estatubatuarrak (1914-1997) Mexikon eman zituen urteei buruzko informazio ugari eta zehatza ematen du Jorge Garcia-Robles idazle mexikarrak The Stray Bullet: William Burroughs in Mexico liburuan (University of Minnesota Press). Duela 19 urte argitaratu zuen liburu horren jatorrizko bertsioa, La bala perdida: William S. Burroughs en México, 1949-1952 izenburuarekin (Milenio); orain ingelesezko bertsioa zeresan handia ematen ari da AEBetan.

Burroughs ezagutu zuenean izan zuen aurreneko sentimendua «dezepzioa» izan zela adierazi du Garcia-Roblesek The Stray Bullet: William Burroughs in Mexico aurkezteko New Yorkeko Mexikar Institutuan egindako hitzaldian. «Droga nahiz alkohol mendekotasuna zuen, baina oso artista diziplinatua zen, Jack Kerouac ez bezala», Garcia-Roblesen oroitzapenen arabera. «Oso gogor egiten zuen lan eguartean, eta bazkalondoan hasten zen marihuana erretzen eta bestelako drogak hartzen».

Jakina denez, Mexikoko urteetan hil zuen Burroughsek Joan Vollmer, bere emaztea, 1951n. Horregatik ez zuen nahi izaten, Garcia-Roblesek dioenez, Mexikon emandako urteei buruz hitz egiterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.