Lars von Trierren 'Nymphomaniac' osorik estreinatuko dute Berlinalen

Agentziak
Berlin
2013ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Lars von Trierrek Nymphomaniac pelikularen bertsio luzea, bost ordukoa, estreinatuko du Berlingo zinema jaialdiaren hurrengo aldian —otsailaren 6tik 16ra—. «Berlinaleko publikoak aurreneko bolumenaren bertsio ez moztua ikusteko aukera edukiko du», adierazi zuen, herenegun, Dieter Kosslic jaialdiaren zuzendariak. Zinema aretoetara heldu aurretik ere, zinemagile danimarkarraren filma zeresana ematen ari da, sexu esplizituko hainbat eszena dituelako, besteak beste. Kontatzen du 50 urteko emakumezko ninfomano (Charlotte Gainsbourg) baten historia. Pelikularen lehen bi zatiak asteazkenean estreinatuko dira, eta hilabete batzuetara, berriz, osorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.