1960tik ETAk mehatxatu dituen pertsonak lagunduko ditu Madrilek

Biktimek ordain handiagoa jasoko dute, eta erakunde armatuko kide izandakoek ez dute laguntzarik izango

Agentziak
Madril
2013ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Terrorismoaren Biktimak Babesteko eta Aitortzeko Legearen araudian, «mehatxuak» jaso dituzten pertsonentzako laguntzak aurreikusten dira, «lehenengo aldiz». Era berean, araudi berriarekin kalte-ordain handiagoa jasoko dute atentatu baten biktima izan direnek. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak azaldu duenez, atzerako eragina izango duela araudiak, eta 1960tik mehatxuak jaso dituztenek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Fernandez Diazen arabera, «terroristek» ezin izango dute diru laguntzarik jaso. Araudia egiteko, ETAren indarkeriaren biktimen iritzia izan dute kontuan, «terrorismoaren kontakizun bakarra» eraikitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.