Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia. Plano subjektiboa

Ulertu

Koldo Almandoz -

2012ko irailak 28

Javier Rebollo zuzendari madrildarrak —izen bereko zuzendari bilbotarrarekin ez nahastu— esandakoarekin ados nago: zinema ikuslegoa nagi bihurtu da.

Garai batean, denbora-pasaz gain, zinema aretora esperientzia berrien bila ere joaten ziren ikusleak. Egun, gure aurreikuspenak betetzen ez dituzten filmak baztertu egiten ditugu motelak edo ulergaitzak direla esanaz. Film bat motela eta ulergaitza izateak ez du txarra izan behar derrigorrez, baina eskemak irauli edo apurtzen dizkiguten lanak eskertu beharrean kritikatu egiten ditugu. Zinema, jarduera iraultzailea izatetik jarduera guztiz kontserbadorea izatera pasatu da, eta errua hein handi batean ikusleona da. Kuriositatea galdu dugu. Berrikuntzen aurrean ausardia falta zaigu. Umiltasuna ere askotan. Zinemagileak pelikula guztian zehar eskutik helduta eramatera ohitu gara. Guk gure kabuz osatu eta ulertu behar ditugun filmak ez zaizkigu interesatzen. Ulertu. Ulertu behar al dira Bach-en Goldberg Variationen-en doinuak? Ulertu behar al da Baselitz-en pintura? Ulertu gabe ere ezin gozatu Maya Derenen dantzaz?

Gizakiaz, paisaiaz, maitasunaz, sustraiaz... bizitzaz hitz egiten du Chaika filmak. Ezezagunak zaizkigu bertan azaltzen diren itsaso Baltikoa, Siberia eta Kazakhstan-ko paisaia eta jendeak, baina oso ezagunak zaizkigun sentsazio eta ezinegonak pantailaratzen dizkigu Miguel Angel Jimenez zinemagileak. Hitz egin baino, ikusleari sentitzeko gonbita egiten dio Chaika-k. Ez da espero nuen filma, eta horregatik soilik merezi zuen. Emak Bakia Baita. Altxor bat. Zinema egiteko eta ulertzeko modu ezberdinak daudela erakusten du. Zinema, industria bat izateaz gain poesia, zaletasuna eta artea ere badela erakusten digun film paregabea. Chaika filmeko lantaldean, ekoizpen eta arlo teknikoan euskaldun ugari dago. Emak Bakia Baita filmean, lantalde osoa gizon batek osatzen du. Parisko kaleetan, betazalak tximeleta baten hegoak bezala irekitzen dakiten neskei —actrices s'abstenircasting-a egiteko kapaza den gizon bakarra. Oskar Alegria.

Euskal zinema —edo euskaldunok eginiko zinema nahiago baduzue— ulertzeko beste modu bat ere badagoela erakusten duten bi film. Zinemaldi bakar batera edo maparen zati konkretu bateko ikusleentzat mugatzen ez dena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Kontzertu bat, Sanagustin kulturgunean. ©Alberto Beloki

Hamarkada bat beste bide batetik

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Hamar urte bete dituzte Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturguneak eta hura kudeatzen duen Kulturaz kooperatibak. Eredu propio bat garatu du kooperatibak euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Sortzeko orduan ez diot mugarik jartzen neure buruari»

Mikel Lizarralde

Idoia Asurmendik sare sozialen bitartez eta beste zenbait musikariren bertsioak eginez ezagutarazi zuen bere burua. Orain, lehenengo diskoa argitaratu du: 'Ilun eta abar'.
 ©IñIGO URIZ / @FOKU

Harrespila, gutizia husteko

Ane Eslava

L'Alakran antzerki konpainiak 'Harrespila' ikuskizun performatiboa eskainiko du gaur eta bihar Altzuzako Oteiza museoan. Cromlech bat osatuko dute parte hartzaileekin batera
 ©MARIAJE FUENTE

Zero gradua

Berria

Juan Kruz Igerabide idazlearen (Aduna, Gipuzkoa, 1956) 'Doneaneko alaba' eleberrian, 1936ko gerrako gertakari latz batek txirikordatzen ditu unibertsitateko literatura irakasle eszeptiko bat den narratzailearen eta Doneaneko alaba gazte poetaren bizialdiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.