Pablo Sastrek Euskal Herriko antzinako gobernu modua aztertu du

Herri batzarren lanaz gain, haien historia ere arakatu du 'Batzarra, gure gobernua' saiakeran

Erredakzioa
Donostia
2013ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pablo Sastrek Batzarra, gure gobernua argitaratu du (Elkar), «Erdi Aro lehenean, estaturik ez zen garaian, euskaldunek beren burua gobernatzeko zuten modua», hots, batzarra, aztertzen duen saiakera. Liburuan, besteak beste, honako galdera hauek erantzuten saiatzen da Sastre: «Zer dela-eta onartu zuten, halako batean, erregearen buruzagitza? Nola, azkenerako, probintzietako eliteek batzar haiek deuseztatu zituzten?».

Liburuak «antzinako herri batzarretatik gaurko kontzeju ireki eta udaletara bidaia egitera» gonbidatzen du irakurlea, eta Sastrek «euskal herrietako batzarra» proposatzen du, «batzar subiranoen herria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.