Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: D multzoa. Suedia 2. Ingalaterra 3

Ingalaterrak irabazi egin dio Suediari, eta gertu ditu final-laurdenak

Ingelesek, sailkatzeko, nahikoa dute Ukrainarekin berdintzea; suediarrek, jada ez dute aukerarik

Julen Etxeberria.
2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Suedia. Isaksson; Granqvist (Lustig, 66. min), Mellberg, Jonas Olsson, Martin Olsson; Larsson, Svensson, Kallstrom, Elm (Wilhemsson, 81. min.); Ibrahimovic eta Elmander (Rosenberg, 79. min.).

Ingalaterra. Hart; Johnson, Terry, Lescott, Ashely Cole; Milner (Walcott, 61. min.), Gerrard, Parker, Young; Carroll eta Welbeck (Oxlade-Chamberlain, 89. min.).

Golak. 0-1. Carrollek (23. min.); 1-1. Johnsonen bere atean (49. min.); 2-1. Mellbergek (59. min.); 2-2. Walcottek (64. min.); 2-3. Welbeckek (78. min.).

Epailea. Damir Skomina (Eslovenia). Txartel horiak: Suediako Mellberg eta Jonas Olssoni; eta Ingalaterrako Milnerri.

Bestelakoak. 60.000 ikusle inguru Kieveko Olinpiar Estadioan. Partida ordu laurden beranduago hasi zen, beste partida atzeratu egin zelako.

Ingalaterrak final-laurdenak jokatzeko urrats garrantzitsua egin zuen atzo, Kieven, D multzoko bigarren jardunaldiko azken partidan Suediari 2-3 irabazita. Garaipen horrekin, ingelesek nahikoa dute azken jardunaldian Ukrainarekin berdintzea kanporaketak jokatzeko. Suediarrek, ordea, atzo galduta, aukerarik gabe geratu dira. Haientzat soberan dago Frantziaren aurkako azken lehia.

Joan-etorriko partida izan zen suediarrek eta ingelesek jokatutakoa. Ingalaterra aurretik jarri zen lehen zatian, Carrollek sartutako gol bikain bati esker. Suediak emaitza irauli zuen bigarren zatiaren hasieran, Johnsonek bere atean eta Mellbergek sartutako golekin. Lur jota zirudien Ingalaterrak, baina Walcotten irteerak suspertu egin zuen Roy Hodgsonek entrenatutako taldea. Hala, zelaira irten eta hiru minutu eskaera berdinketaren gola sartu zuen Walcottek. Ordu laurden eskas geroago bera izan zen berriro protagonista. Jokaldi bikaina egin zuen, eta bere erdiraketa Welbeckek sartu zuen barrura orpoz. Hor amaitu zen partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.