Kritika. Musika

Errusiako nazionalismoa

2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
'Musika-música: Errusiako distira'

Lekua: Euskalduna jauregia. Taldeak: San Petersburgoko Kaperaren abesbatza, Hermitage Academic Ensemble eta BdB pianoen duoa.Eguna: Martxoak 2, 3 eta 4.

Hiru eguneko jaialdian, 69 kontzertuen arteko aukeran, Errusiako musikaren sustraietara jo dugugehienbat; ahozko taldeetara edo talde txikietara, hain zuzen. 500 urte baino gehiago dauzka San Peterburgoko Kaperaren Abesbatzak, eta 1974tik dago Vladislaf Txernuxenko artista eta pedagogoaren zuzendaritzapean. Oraingoan, 56 ahotseko talde mistoada, heldua, eskarmentu handikoa eta bikaina. Bi ekitaldietan entzun dugu: batean Errusiako abesti herrikoietan—bertsio ez klasikoetan, apika, zurrunagoak— eta, bestean, erlijio ortodoxoaren kantu landu eta asmatuetan; Ratxmaninof-enak, hain juxtu. Bietan ahots eslaviarren liluraz gozatu dugu: bolumen handikoak, kalitatezkoak, gehienak dramatikoak bai emakumezkoetan,—mezzoak eta contraltoak— zein gizonezkoetan —harrigarriak baxu sakoneko beheko notak, gure artean apenas entzuten diren ahotsen parekoak—. Beharbada,tenor harikoak ziren epelenak, baina bestela, gehienak ahots tinbratuak, arnastuak, fraseo eta ligato-aren lanetan paregabeak, apuntamentoetan maisu-maistra, messa di voce eta dimamiketan ederrak. Zuzendariak osotu zuen abesbatzaren enpastea libreago zen herrikoi abestietan Ratxmaninofen Bezpera-tan baino. Izan ere, ahotsen arteko batasuna apurtu egiten zen batzuetan ahots jauziak balira bezala herrikoetan. Eta zehatzagoa, aldiz, opera antzeko altuera jasotzen duen aipatutako erlijiozkoetan.

Aitzitik, Hermitage Academic Ensemble sei instrumentuzko ganbera taldea da, harizko atalekoak eta pianoa. Bertan, Moskuko virtuosi-ko partaide batzuk daude —Garlistski, Sulyga eta Milman, esaterako—, eta beste jotzaile gazteagoekin batera Glinkaren Italiako operaren itxurako musikak eskaini ziguten: Belliniren La sonanbula operaren gaineko divertimentoa, eta egile beraren Sexteto Handia. Taldearen ezaugarririk handiena biribiltasuna izan da. Soinuaren garbitasuna, ondo orekatua, vibrato egokiarekin eta tinbre atseginarekin, Italiako erromantizismoaren eragin handiarekin, lanak eskatzen zuen moduan.

Egon badaude baina ez dira ohikoak bi pianoen arteko duoak ikustea. Mari Jose Barandiaran-ek eta Mari Jose de Bustosek, BdB piano bikote ona osatzen dute. Bien arteko elkar ulertzea erabatekoa da. Biak ala biak eskarmentu handiko pianista sendoak dira eta Ratxmaninof-en Dantza Sinfonikoa-n neurri aproposa, digitazioa eta ziurtasuna azaldu zuten. Egile beraren Suite 2.an gaineratu behar zaie eman zuten adierazkortasun kontrolatuaren lotura, lau zatitan barrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.