Julio Soto.
Larrepetit

Herrira

2013ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Gutxi izango dute hitzok originaletik. Tamalez enegarren iritzia izango baita nirea. Enegarren amorru leihoa. Enegarren malkoa. Ezin baitu euskaldunak esan, ene herri. Egoera politikoak hartu duen koloreak, zailtzen baitio sortzaileari paletan kolore biziak jar ditzan. Egoeraren kateatzeak, kateatzen baititu sortzailearen hitzak. Eta katean nahasita metaforak. Momentuan norabiderik gabeko sortzaileak behar bailuke izan herriko metafora sortzaile. Eta herria bera bihurtu da poeta galduaren, pintore nahasiaren metafora gordin. Norabiderik gabeko.

Eta euskalduna balitz pintore baten metafora, ikusiko genioke pintzelaren punta kolore zuriz bustirik. Koadro beltz baten azalari, bakearen kolorez garai berri bat iradokitzen duten lerroak zirriborratzen. Hilabeteak dira ordea, zer-nola marraztu pentsakor dagoela. Eta herria koadro abstraktu baten antza hartzen ari denari so. Kolore zuriko izan nahi lukeenari tanto beltzak botatzen jarraitzen baitute Louvretik, Pradotik.

Urgentziazko beharra zaigu norabiderik gabe pintore izateari uztea. Ezer ez da behar lukeena izan, ezer ez da espero zena, ezer ez da berdin. Pentsaezina zitzaigun urte bi atzera, bi urte aurrera egongo ginela hamabost urte atzera. Jarraitu beharreko norabidea finkatu eta tinkatu beharra dago. Egoeraren lausoan, ahalik eta bide-orri garbiena mahairatu. Bi inperio zapaltzaileen desira delako gu arrakalatzea.

Eta arrakala arriskuaren aurrean urgentziazko beharra zaigu batasuna. Batasuna eta mobilizazioa. Etsaiak deboran atzera egiten badu, egin dezagun guk ere zerbaitetan atzera, kaleak jendetzaz betetzen zireneko urteetako indarraren arrantzan. Guztia denean makro-sumario, bitez kaleak makro-mobilizazio.

Eta zuei, konponbidea eta erabakitze eskubidea, lau urtez behinkako mitinetan ezpada, alderdi egunean baino aipatzen ez duzuenoi, dagoeneko ez da aski esatearekin: I am Basque.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.