Euskotren ligako finaleko lehen jardunaldia jokatuko dute gaur Zarautzen

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskotren ligaren amaieraren hasiera izango da gaurkoa, aurtengoari dagokionez. Zarautzen, 18:00etatik aurrera, finalaren aurreneko jardunaldia jokatuko dute lau traineruk: Galiziak, Getaria-Tolosak, San Juanek eta Zumaiak. Bihar izango da bigarren estropada, eta gaurko eta biharko denborak batuko dituzte garailea zein den erabakitzeko; Zarauzko estropadako garaileak irabaziko du Euskotren liga. Galizia eta Getaria-Tolosa dira faboritoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA