EuskoTren ligako hirugarren estropada jokatuko dute gaur, Getxon, B multzoko hiru traineruek: Getaria-Tolosak, San Juanek eta Bizkaiak. 18:00etatik aurrera, azken jardunaldian lehiatuko dira. Azken sailkapeneko lehen biek jokatuko dute ligako garailea erabakiko duen lehia Zarauzko estropadan, eta Getaria-Tolosa barruan da, gaur kaleratzen ez badute, behintzat.
Bigarren postu horri heltzeko borroka dago estu, San Juanek eta Bizkaiak bosna puntu baitituzte sailkapenean.