Kritika. Musika

Benetako luxua, eta merke, gainera

2014ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Musika-Musica. 13. jaialdia

Non: Bilboko Euskalduna jauregian. Noiz: Martxoak 7, 8 eta 9a.

Noiz: Ludwig van Beethoveni eta eta Johannes Brahsmi zuzendua.

Milaka eta milaka pertsona (35.422) hurbildu dira hiru egunetan Euskalduna Jauregira. Bertan egin da Musika-Musica jaialdia, eta 80 bat kontzertu antolatu dituzte. 600 musikari profesional eta 28 kontserbatoriotako ikasleak aritu dira. Beethovenen eta Brahmsen lanak ardatz izanik, nabarmendu behar da Euskal Herritik eta Espainiatik aparte, asko izan direla Okzitaniatik etorritako musikazaleak (% 20a). Arrakastaren eta errekorraren arrazoiak hiru izan daitezke.Alde batetik, sarreren salneurri merkeak( 2euro eta 7 artean saldu dira). Horrek zaplada eman dio Espainiako Gobernuak artegintzaren aurka daraman pribatizazio politika elitistari. Beste aldetik, argi dago Nantesko Les follies journées-ekBilbon lortu duen sendotasuna eta erakargarritasuna Bilbao 700 Fundazioaren bitartez. Baina ez dugu ahaztu behar eguraldi ona; beharbada, horrek ere erraztu ditu gauzak, orain arte jasan dugun Itun Zaharraren moduko Eurite Unibertsalaren ostean .

Dena den, datuen atzetik azpimarratu nahi ditutmusikari profesionalek eskaini duten maila ona eta kontserbatorioetako ikasleek izan duten arrakasta, haien lan onagatik. Aldi berean sei gelatan ematen ziren kontzertuak aukeratzekobeharra izan dugu, eta horra hor guk atera genituen inpresioak, batez ere Euskal Herriko protagonistei mugatuak.

Esaterako, Olatz Saitua sopranoak afinazio, teknika, vibrato egokia eta lirismo adieraziditu Brahmsen liederretan, eta ñabardurekin lagundu dio Francisco Poyatosek pianoan. Ainhoa Zubillaga mezzoak ahots zabalagoa haizeratu du, apenas inpostaturik, egile beraren aria eta sehaska kanta batean, bakarkako lanean. Azkenean, Brahmsen ildotik biek batera hiru dueto erakargarri abestu dituzte musikazaleen gozamenerako.

Gero, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Howard Griffithsen gidaritzapean entzuteko aukera paregabea izan dugu Beethovenen-n Egmond oberturan. Ondoren, Marta Zabaletak pianoan, Aitzol Iturriagagoitiak biolinean, eta Iagoba Fanlok txeloan, egile beraren kontzertu hirukoitzaren opus 56.a jo dute. Hiru bakarlariak trebe aritu ziren elkarrekin, 2. Largo-n eta 3. Rondo-n , eta haien adierazgarritasunarekin antzokia bete zuten jendea liluratuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.