Hego Sudan. Independentziaren aldarrikapena

Burujabeen poza eta kezka

Hego Sudango herritarrek Sudandik banatu izana ospatu dute Jubako kaleetan; Nazio Batuen Erakundeko 193. estatua sortu da

Sudango presidenteak batasuna aldarrikatu arren, «harremana bikaina» izatea nahi du

Amagoia Mujika -

2011ko uztailak 10

Jende oso gutxi geratu zen atzo etxean Juban, herritarrek independentzia ospatzeko aukera ez baitute galdu. Bandera berriak hartu, eta himnoa estreinatzera atera ziren, pozez, kalera. 2011ko uztailaren 9a egun historikoa izango da Hego Sudanentzat, bi gerra zibilen eta bi milioi hildakoren zama nekez arinduko duen arren. Desfile militarrak eta herrialdeko hamar estatuetako etnietako dantzak izan ziren atzo protagonista nagusi, baina ez bakarrak, agintarien artean, Omar al Bashir, Sudango presidentea. Herrikide izandakoen independentzia aitortzera joan da, «bakezale» den aldetik, Nazioarteko Zigor Auzitegiaren arabera ustez gizateriaren kontrako krimenak egin dituen horixe bera. Herritarren ia %99k independentziaren alde egitea onartu beste erremediorik ez du izan, eta batasuna egokiagoa dela uste duen arren, Hego Sudanekin «harreman bikaina» izatea espero du.

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak egin dio ongietorria estatu berriari, eta Salva Kiir presidenteak hartu du herri berriko agintaritza, George Bushek oparitutako cowboy kapela buruan, eta 30 estatuburu eta 80 herrialdetako ordezkarik inguratuta. Herritar guztiak armak uztera deitu ditu herri berria eraikitzeko. Oraindik bi aldeek ixteko dituzten gatazkak izan ditu aipagai: Abiei, Hego Kordofan, Nilo Urdina eta Darfur, eta haietan bakea ezartzeko «anaia» Al Bashirrekin eta nazioartearekin lan egingo duela agindu du. Behin-behineko Konstituzioa dute, Sudanek ere bai, eta talde bat arduratuko da testu berriaz. Legebiltzarrak onartu beharko du ondoren. Kiir 2005ean aukeratu zuten presidente, bake akordioa egin zen urte berean, John Garang lider nazionala hegazkin istripuz hil ondoren.

Txina eta AEBak

Europako Batasuneko 27 kideek «zoriona» opa diote estatu berriari, ohar bateratu batean nabarmendu dutenez, eta AEBak eta Txina bereziki ere pozik daude gertatutakoarekin. Aditu askoren ustez, Hego Sudango independentziak Txinaren eta AEBen arteko xake partida berriari erantzuten dio. Washingtonek prozesua babestu du —Sudanek ekoizten dituen 6.500 milioi petrolio upelen %75 Hego Sudandik atera dira orain arte—, eta presio egin du independentzia errealitate egin arte, baina, era berean, Omar Al Bashir Sudango presidenteak egindako hainbat eskaerari amore eman die, nahiz eta AEBetako zerrenda beltzean dagoen Sudan. Hango aberastasun izugarriez gain, AEBentzat eta Txinarentzat bereziki da geoestrategikoki interesgarria lekua.

Txina izan da azken urteotan Sudanek ekoitzitako petrolioaren kontsumitzaile nagusia, bazkide garrantzitsuena, Al Bashirrentzat laguna, eta milaka milioiren akordioak egiteaz gainera, armak saldu dizkio barra-barra Khartumi Hego Sudanen eta Darfurren izan dituen borroketarako. Itxuraz, Hego Sudanen banaketa AEBentzat da onuragarria, baina Txinari oztoporik ez jartzeak herrialdearekin ezkutuko akordioren bat dutela pentsarazi die adituei. Atzo bertan, independentzia aldarrikatu eta ordu gutxira jakinarazi zuen harreman ekonomikoak izango dituela Hego Sudanekin. Al Bashir duela egun gutxi Pekinera joan izana ere deigarria izan da.

Afrikan, aberastasunez jositako herri askori gertatu zaion bezala, ondasunak atzerritarren esku geratuta herritar txiroz osatutako gizartean betikotzeko arriskua dauka Hego Sudanek. Benetako burujabetasuna lortzeko, ez du lan makala Salva Kiir presidenteak, baina Sudandik banatzea ezinezkoa zirudien, eta hori lortu ondoren, erronka zailei aurre egiteko indarra aterako dutela ziurtatu du Kiirrek.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Erizain bat, gazte bati txertoa ematen, Brasilen. Umeak txertatzeko ohiko kanpainetan jaitsiera nabaritzen hasi dira aurten ©FERNANDO BIZERRA JR / EFE

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

PCR proba bat, Indian. Bigarren herrialde kaltetuena da hura. ©SANJEEV GUPTA / EFE

Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak

Iosu Alberdi

AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko.

Konfinamendua ezarri zuten Azkoienen. ©Idoia Zabaleta / Foku

Hegoaldeko kasuen erdiak baino gehiago, Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 603 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; Nafarroan atzeman dituzte horietatik 318. Halaber, bi pertsona zendu dira birusaren ondorioz.

Maria Txibite, agerraldi batean. ©Jesus Diges / Efe

Txibitek esan du egoera «kontrolatuta» dagoela Nafarroan

Arantxa Iraola

Positibo «asko» izan arren konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna