Zuzendariari

Zarauzko Alkoholiko Anonimoen elkarteak, 50 urte

A-A Hondartza Taldea.
Zarautz.
2013ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Gizon-emakume zarauztarrez osatutako talde batek sortu zuen elkartea, duela 50 urte.

Elkartekoen asmoa da esperientziak trukatu, elkarri adorea eman eta indarrak biltzea, gehiago ez edateko eta alkoholaren mendetasunetik atera nahi duenari laguntzeko. Izan ere, horixe da kide izateko baldintza bakarra: edateari utzi nahi izatea.

Elkartean era guztietako jendea gaude: emakumezkoak, gizonezkoak, gazteak, aberatsak, pobreak, langileak, nagusiak... Izan ere, alkoholismoak ez du desberdintasunik egiten, eta, bilera gelan sartzen garen unean, guztiok berdinak gara.

Adierazi nahi dugu alkoholismoak, zoritxarrez, indar handia duela oraindik gizartean, eta gaixotasun horrek ez duela atzera egingo, non eta gizarteak ez dituen hori bukatzeko tresnak jartzen.

Elkartearen 50. urteurrena dela-eta antolatu dugun hitzaldira gonbidatzen zaituztegu guztiok. Ekainaren 21ean eskainiko dugu hitzaldia, arratsaldeko zazpietan, Zarauzko Modelo zineman. Sendagile espezialista bat, Al-Anon erakundeko ordezkariak —alkoholikoen familiei laguntzeko erakundea da Al-Anon— eta Alkoholiko Anonimoetako kideak izango dira hizlariak.

ZUZENKETA: Baskoniako entrenatzaile berria Scolari dela jarri genuen atzo BERRIAko azalean. Ez da Scolari, Scariolo baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.