Albistea entzun

Egonkortasunaren bozak

73 urtean lehen aldiz, presidente ordezkapena demokratikoki egingo dute Liberian. George Weahek irabazi zuen lehen itzulia (%38,4), Joseph Boakairi (%28,8) hamar punturen aldea aterata
George Weah hautagaia boza emateko momentuan, atzo, Monrovian.
George Weah hautagaia boza emateko momentuan, atzo, Monrovian. AHMED JALLANZO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2017ko abenduak 27

Liberian presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia egin zuten atzo, eta hurrengo egunetan emango dute emaitzaren berri. George Weah futbolari ohia eta Joseph Boakai presidenteordea dira Ellen Johnson Sirleaf Bakearen Nobel sariduna ordezkatzeko bi hautagaiak. Bigarren itzuli hau azaroaren 7an egitekoak ziren, baina Charles Brumskinek, bigarren itzulitik at geratu diren hautagaietako batek, jarritako helegiteak urte amaierara arte atzeratu zituen. Liberiako Auzitegi Gorenak, ordea, ez dio arrazoia eman. Demokratikoki hautatutako bi presidenteren arteko lehen ordezkapena izango da Liberian, 73 urtean ez da halakorik gertatu.

Aldaketa Demokratikorako Kongresuko hautagaia da Weah, eta faboritoa presidente izateko bere bigarren saialdian. Izan ere, Weahek bozen %38,4 lortu zuen urriaren 10eko lehen itzulian, eta hamabost konderritatik 11tan gehiengoa eskuratu zuen. Futbolari ohiak ia hamar puntu atera zizkion Boakairi (%28,8), Batasunaren Alderdiko kideari. Gainera, haren alde egin dute lehen itzulian kanpoan geratu ziren hautagaietako bik: Charles Brumskinek (%9,6) eta Prince Johnsonek (%8,2). Halere, Brumskinen alderdia zatiturik dago, eta hainbat kide esanguratsuk Boakairen mitinetan parte hartu dute. Beraz, erabakigarria izan daiteke lehen itzulian Brumskinen aldeko boza eman zutenek zer erabaki har dezaketen. Ez du Weaheren alde egin Bosgarren hautagaiak, Alexander Cummingsek (%7,2), baina gogor kritikatu du Boakai, eta «zaharkitua» dagoela adierazi du. Sirleaf ere ez da aktiboki aritu hamabi urtez presidenteorde izan duenaren kanpainan.

FIFAren arabera XX. mendeko futbolari afrikarrik onena izan zena 2005ean aurkeztu zen lehen aldiz estatuko presidente kargurako hauteskundeetara. Kasu hartan, Sirleafen aurka galdu zuen, bigarren itzulian, baina orain indartuago dago. 2011n senatari izateko hauteskundeetan garaile atera zen Montserradoko konderrian —populazio handienekoa—, bozen %78 lortuta. Hauteskunde horietan, Weahek Robert Sirleaf garaitu zuen, egungo presidentearen semea.

Weahek doako hezkuntza sustatu eta enplegu sorrera bizkortuko duela agindu du. Boakai hautagai ofizialistak, berriz, Sirleafen agintaldiko datu onak jarri ditu mahai gainean, eta jarraipena emango diela agindu du.

Liberiako BPG barne produktu gordina %248 igo da duela 11 urte agintera iritsi zirenetik, eta bizi itxaropena 56 urtetatik 62 igaro da. Esportazioek ere gora egin dute, eta 4.000 milioi euroko kanpo zorra kentzea lortu.

Halere, datu horiek bigarren mailan geratu dira azken urteetako gertaeren ondorioz. 2014an, ebolak 4.000 lagun baino gehiago hil zituen herrialdean. Horrek eragin zuzena izan zuen herrialdeko ekonomian —BPGaren beherakada eragin zuen—, eta oraindik ez da suspertu.

Bakeari eustea helburu

Presidente berriaren helburua bakeari eustea izango da. 150.000 lagun hil ziren bi gerra zibilen (1989-1996 eta 2000-2003) ostean, bake garaian daude Liberian, eta NBE Nazio Batuen Erakundearen bake misioak ere alde egin zuen iaz, hamahiru urtez segurtasunaren kontrola izan ostean. Orduan NBEko idazkari nagusi zen Ban Ki-moonek ere Sirleafen gobernua zoriondu zuen, bakea lortzeko eginiko «izugarrizko aurrerapenengatik».

Orain, hamabi urtez karguan egon den presidentea ordezkatuko dute, lehen aldiz demokratikoki.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Montanan atzeman zuten globoa. ©BERRIA

AEBek Txinaren bigarren globo bat atzeman dute Latinoamerikan

Julen Otaegi Leonet

Pentagonoak Montanan atzeman zuen atzo ustezko lehen globo espioia; gaurko ordu txikietan, beste bat, Latinoamerikan. Ez du zehaztu non. Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak Txinara egitekoa zen bidaia bertan behera utzi du.

 ©MARCO SANTOPADRE

«Itsasoan hiltzen direnak dira larrialdia, ez bizirik iristen direnak»

Marco Santopadre

Ekintzailearen esanetan, «bisa politika bidegabeen biktima» izaten jarraitzen dute oraindik ere joan-etorriak libre eta seguru egiteko eskubidea behar luketen milaka pertsonak.
Italiako Polizia hilik aurkitutako zortzi migratzaileen gorpuak daramatzan ontziaren zain. / ©Concetta Rizzo, EFE

Kostazainek 42 pertsona erreskatatu dituzte Lampedusatik gertu

Arantxa Elizegi Egilegor

Zortzi lagun hilik atera dituzte ontzitik. Erreskatatutako migratzaileen esanetan, hotzez hil ziren. Beste bi desagertutzat jo dituzte.

Montanako zeruan ikusi duten ustezko globo espioia. ©BERRIA

AEBek Txinako ustezko globo espioi bat atzeman dute beren aire eremuan

Berria

Txinak «ez espekulatzeko» eskatu du, baina gertakariak korapilatu egin dezake igandetik aurrera Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Txinara egitekoa den bi eguneko bisita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iosu Alberdi

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.