Albistea entzun

Eresbil musikaren euskal artxiboa dantzari buruzko materiala ere biltzen hasi da

Dantzadok egitasmoak dantzaren arloan aspaldi atzemandako premia bati erantzuten dio.

Funtsa kontsultagai dago Errenteriako egoitzan
Jon Bagues, Eresbileko zuzendaria, artxiboaren egoitzan.
Jon Bagues, Eresbileko zuzendaria, artxiboaren egoitzan. ANDONI CANELLADA / ARP

Juan Luis Zabala -

2015eko urtarrilak 31

Musika arlokoaz gain, dantzari buruzko dokumentazioa ere biltzen hasi da Eresbil musikaren euskal artxiboa, Errenterian (Gipuzkoa) duen egoitzan. Dantzadok egitasmoaren bitartez, dantzaren alorrean zegoen behar bati erantzunez, Eresbilek dantzarekin zerikusia duten liburuak, dokumentuak eta bideoak biltzeari ekin dio, dantzaren inguruko funts bat sortzeko asmotan. Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatuta eta Dantzagunearekin lankidetzan jarri du abian Eresbilek Dantzadok, eta, inoiz euskal dantzaren inguruko dokumentazio zentroa sortuko balitz, funtsa zentro horren esku utziko luke.

Kulturaren Euskal Planean eta Kulturen Aldeko Herritar Kontratuan, dantzaren alorreko ordezkariek behin eta berriz aldarrikatu dute euskal dantzaren dokumentazio zentro baten premia, baina erakundeek ez diote oraindik erantzun egokirik eman eskari horri. Funtsa irekita eta kontsultagai dago Eresbilen egoitzan. Dokumentuak jasotzeko bidea ere irekita dago. Eresbilek dantza talde, elkarte, konpainia, jaialdi eta abarrei dei egin die, sortutako material guztia bertara eraman dezaten.

Etengabeko hazkundean

Iazko ekitaldiaren balantzea egin eta ondorengo hilabete eta urteetarako egitasmoak aurkezterakoan eman zuen Jon Baguesek, Eresbileko zuzendariak, dantzari buruzko funtsaren sorreraren berri. Honako hauek dira aurkezpen hartan jakinarazitako datuetako batzuk: gaur egun, orotara, 223.308 dokumentu ditu katalogatuak Eresbilek, eta beste 13.000 gordeak baina oraindik ere katalogatzeko; Euskal Herriarekin zerikusia duten autore eta musika partiturei dagokienez, 644 partitura berri sartu ziren 2014an, eta, horiek aurretik zeudenei gehituta, guztira, 31.516 partitura daude egun; Internet bidezko sarrerek %22eko igoera izan zuten iaz, eta 123.308 izan ziren guztira; Eresbilera bertaratutako erabiltzaileen kopuruak ere nabarmen egin zuen gora; eta Eresbilek 85 soinu artxibo jaso zituen Eusko Jaurlaritzaren Liburuklik liburutegi digitalean.

Soinuzko ondarearen inguruko hiru webgune sortu zituen iaz Eresbilek: Diskogintzaren hastapenak Euskal Herrian; Ybarra sendiaren Funtsa; eta Katalogo diskografikoak (1903-1954). Horrez gain, bi musikagileri buruzko webguneak ere jarri zituen abian: Jesus Guridiri buruzkoa bata, Sara Sotori buruzkoa bestea.

Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiarekin sinatutako hitzarmena da Baguesek Eresbilen iazko ekitaldiaren balantzea egitean nabarmendu duen beste kontu bat. Mediatekako baliabide dokumentalak optimizatzeko helburua du, besteak beste, hitzarmen horrek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>Komedia madarikatua</em> antzezlana. ©HODEI TORRES

Gai sakonak, umorez landuak

Olatz Enzunza Mallona

Bilboko Pabiloi 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 'Komedia dramatikoa' estreinatuko du gaur, areto horretan bertan. Antzezlanak drama eta komedia uztartuko ditu , eta gizarte gatazkak izango ditu hizpide, «modu komikoan, betiere»
Kristonak taldeko bost kideak, <em>Ahobetehortz</em> diskoa iragartzeko argazki batean. ©KRISTONAK TALDEA

Etsipenetik piztu dira

Olatz Enzunza Mallona

Kristonak taldeak aro berri bat abiatu du, 'Ahobetehortz' lanarekin. Eskean Kristo atzean utzi arren, taldearen betiko nortasunari eutsi diote. Bihar hasiko dute bira, Ondarroan
Maria Elorzaren <em>A los libros y a las mujeres canto</em> filmeko irudi bat. ©TXINTXUA FILMS
Zugaza, Herraez, Gonzalez, Zupiria eta Ormazabal, gaur, Gasteizen. ©IREKIA

Euskal artisten 26 artelan erosi dituzte museoek, Jaurlaritzak diruz lagunduta

Aitor Biain

Artium museoak, Biboko Arte Ederren Museoak eta Tabakalerak elkarrekin erosi dituzte 18 euskal artistaren obrak, 200.000 euroko ezohiko diru laguntza bati esker.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.