David Fernandez.
Kataluniako hauteskundeak. IRITZIA

Zutik

2017ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
«Hamar eta hutsirabazteko egoeran gaude»

Soraya Saenz de Santamaria

Zutik zutik da. Hemerotekaren aurka ere bai. Gaur berriz hara jotzeak pistak eta pautak ematen ditu. Eta pozen bat. Badakigu, orain dela gau batzuetatik, botere gehiegikeria dagoen tokian, erresistentzia dagoela. Bakarrik elkarrekin garela gai. Bat jotzen badute, denok jotzen gaituztela, eta kaleak beti izango direla gureak eta denonak. Aurpegia agian hautsi diezaguketela, baina ez irribarrea. Eta borrokatzen duen herriak ez duela sekula galtzen. Ados. Ikasi dugu.

Urriaren 1eko Espainiako Erresumaren porrota latza bezain kategorikoa izan zen. Komunitatea menpekotasunaren aurrean, duintasuna basakeriaren aurka, desobedientzia inposizioaren aurrean. Jendearen onena, estatuaren txarrenaren aurka. Termodinamika errepresiboa, ordaintzen ditugu eta ordainduko ditugu ondorio tamalgarriak. Bi hilabetean, abenduaren 21ean, estatuaren bigarren porrot kategorikoa. Batez ere, estatu demofobiko baten helburu nagusiari erreparatzen badiogu: gehiengoaren borondate demokratikoa eraldatzea —bortxatzea—. D. Cospedalen agindu inkisitorialak entzutea merezi du gaur, M. Rajoyk emanak: «Hauteskunde hauek bloke konstituzionalistak irabaz ditzan antolatu dira».

Eta orduan? Botere sistema oso batek —zehazki, oso batek— porrot egin du, bumeran efektuarekin, saiakera kolpista postmodernoarekin. Kolpe, beldur eta mehatxuak —mediatiko, polizial, judizial eta politikoak— nahasitako sistema oso batek galdu egin du zutik eusten saiatu garenon aurrean. Zutik zehazki zutik da: ez onartzea bidegabekeriarik, ezta inposiziorik ere. Ostegunetik airea arnasgarriagoa da, baina ez gaitezen engaina: ez dezagun gutxietsi botere baten ankerkeria; botere horrek, irabazten duenean, zigortu egiten baitu, eta, galtzen duenean, jazarri.

Berrespena eta erresistentzia, estatuaren estrategia kolapsatzeak beldurrak ez duela irabazi ere esan nahi du. Eta beldurrak ez badu irabazten —Frommek dixit— askatasunek irabazten dute. Analitika ezegokia da ohiko prisma erabiltzea salbuespenezko hauteskundeetan. Dilema demokraziaren eta salbuespenaren artekoa zen. Askatasunaren edo errepresioaren artekoa. Despistatuentzat: estatu kolpe bat geldiaraztea aski ezkerrekoa eta lehengoratzailea da. Urriaren 1ean 2,3 milioi lagunek Auzitegi Konstituzionalaren legeei desobeditzea eraldatzailea, askatzailea eta antiautoritarioa den legez. Botere elite guztiak aurka izateak ezkerrekoa dirudien legez, edota erreparatzea nola ez den ezta oasi ere lotsaren Europako Batasunaren ameskeria katalanista. Egia: Gerra Estatuak berean jarraituko du. Gaur zailago daukate. Guk jarraitzen dugu erraz eduki gabe. Baina jarraitzen dugu.

Aurrean bide ezezaguna badago, atzean ihes egiten diogun guztia dago. Baldin badakigu herri bat bere jendea dela, horrenbeste desberdintasunen aurka, agenda sozialen, dinamika konstituziogileen eta laborategi errepublikanoen garaia da. Mahukak jaso, zutik, inoiz baino gehiago. Errepublika eremu politiko ez-despotikoak eraikitzea da, eta azken urteotan eraldatze sozialerako ireki ditugun aukera guztiak zabaltzea. Errepublika duintasuna partekatzea da. Atzera ez egiteko erabaki umila. Bederatzigarren negua krisian. Spanish Inquisition reloaded. Bukatzen ari da 2017a, urriaren 1eko urtea, zeinetan errepublika izan nahian herri izaten ikasi baikenuen. Inflexio puntu bat. 78ko dilema oraindik: goitik itxi nahi dutena behetik irekitzen jarraitzea tokatzen da. Baina zutik zutik da. Presoei gutunak idazten dizkiegun bitartean, esateko baietz, jarraitzen dugula, beraiengatik, eusten. Eta etxean nahi ditugula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.