Albistea entzun

Herrira-ren kontrako polizia operazioa. Iritzia

Eloy Velasco epaile jaunari

Jose Angel Aramendi -

2013ko urriak 6

Laburra izango naiz esan behar dizudana ez delako gauza berri bat; hau idazterakoan, gainera, jakin badakit hitz hauek ez direla izango batere originalak; eta amorrua aipatzen dudanean ezin dudala definitu zehatz mehatz zer sentitzen dugun euskal preso politikoen familiartekoek, zeren ez da amorrua bakarrik; haserrrea, amorrua, samina, horrelako harrokeriarekiko inpotentzia, … batek daki.

Eta hau ere ez da batere originala; gure egunerokotasunean barruraino sartuta dugun zerbait da. Hainbeste urtetan hainbeste ikusiak gara! Azken hau, zuk agindutakoa, 18 familia gehiago apurtua, zatituta, minduta, izua gainditzen. Kontuan eduki ezazu zeu ere ez zarela batere originala izan. Harrokeriaz jantzita eta zure aginduak betez estatua babesten dutenek egin dute betikoa, nahiko ondo ezagutzen duguna herri honetan; ateak apurtu egoitzetan sartzeko, bertako pertsonak izutu, mehatxatu, atxilotu, zentzu bako akusazioak leporatu, Madrilera eraman eta... behintzat oraingoan ez dira inkomunikatuak izan; eta tartean, euren berotasuna azaltzera joandakoak jipoituz eta buruhezurrak makilatuz biribildu duzue aski ongi ezagutzen dugun menua.

Ez! Ez zarete izan bat ere originalak! Ez zarete izan bide barrien zaleak! Eta badirudi ez zaretela inoiz izango eskuzabalak! Ahari zahar bat baino burugogorrago eta setatiago.

Guk, Etxerat osatzen dugun senideok eta gainontzeko kideok, gure seme-alabek osatutako erakundeak ia orain dela bi urte betiko suetena jakin arazi eta gero, uste genuen —pertsonen borondate onean sinetsita— alderantzizko zerbait; beste jarrera samurrago eta duinago bat; beste abegikortasun bat, hainbeste eragile sozial eta alderdi politiko eta abarregaz egon ondoren, beste portaera judizial bat.

Badirudi alferrikako sineskerietan gabiltzala; ba ez! Ez ezazu ahaztu gu geu, senideak izateagatik zigortuak eta umiliatuak garela oraindik espetxe bakoitzetako bisitaldietan; ez ezazu ahaztu zu eta beste hainbat pertsonen eraginagatik, geu ere biktimak garela eta gure senideek jasandako zigor paralelo bat jasan behar dugula; baina argi eduki eta ez ahaztu inoiz ez dugula etsiko, ez gaituzuela konbentzituko, eta ez gaituzuela menderatuko ere. Herri honek beste balore batzuk jorratzen ditu eta horren aurrean guk jartzen dugun elkartasuna, maitasuna eta besarkadarik goxoena dira gure armarik arriskutsuenak.

Etxerat-ekoen izenean, zure agindupean atxilotutakoei, geure ondo ondoan izan ditugun pertsona horiei ere bihotzez ematen dizkiegun armarik samurrenak eta indartsuenak; mila esker egindakoagatik; bide onean goaz beraz, eutsi goiari eta aurrera. Eta Eloy jauna, ea noiz ikasten duzuen, Eduardo Galeanok eta Mario Benedetik esaten zuena: «La solidaridad es la ternura de los pueblos (elkartasuna da herrien samurtasuna)». Gu mundu hori eraikitzen ari gara. Bidean ikusi arte.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu, Nueva Economia foroan, gaur. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

«Gizartearen ezinegona artifizialki elikatzen dutenak» salatu ditu Urkulluk

Gotzon Hermosilla

Nueva Economia foroan egindako hitzaldian esan du horrelako jarrerek ateak zabaltzen dizkietela «populismoari eta demagogiari».

Atzoko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean. Goian, memoria elkarteetako gonbidatuak. ©E. PORTILLO / FOKU

Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Xabier Martin

PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztiek onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea, Gasteizko ganberan. 1936tik 1978ra arteko biktimei eragingo die
Maiorga Ramirez, apirilean egindako agerraldi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Epaitegiak hamabost egun eman dizkio EAri kanporatutako kideak berriz onartzeko

Iosu Alberdi

EAko Nazio Batzorde Eragileak iaz onartu zuen Maiorga Ramirezi eta beste lau alderdikideri afiliazioa lau urterako etetea.

Ernaik Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren alde antolaturiko manifestazioa. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Barbadoren eta Zelaiaren epaia «lekuz kanpo» dagoela dio Sarek

Iosu Alberdi

Amurrion eta Gasteizen mobilizazioak egon dira, Ernaik deituta. Ankerkeria Stop plataformak biharko manifestaziora deitu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.