Tirano hura ez zen batere segur eta bere etsai guztiak buru bakar baten jabe izatea amesten zuen, buru bakar hura ezpata kolpe batez ebaki ahal izateko. Tirano hura baino eskuzabalagoa da Billy Wilderren Avanti! (Aurrera!) filmeko diplomatiko estatubatuarra: Napoli aurreko Ischia irlara joan da bere aita zendu berriaren gorpuaren bila, eta hango turisten hizkuntzen ugaria entzunda, diplomatikoak laster erabakitzen du zein litzatekeen kaos haren irtenbidea: «Ni ez nago atzerritarrak b2este hizkuntza batean jardutearen kontra, baina jar daitezela ados, eta hitz egin dezatela bakarra».
Estatu Batuetan ez baitago hizkuntza ofizialik, Trumpek ingelesaren ofizialtasuna lortu nahi omen du eta ingelesa ez beste hizkuntzen erabilera libre borondatezkoa trabatu eta zaildu. Wilderren filma ikusiko balu, ingelesez mintzo ez diren estatubatuarrek mingain bakarra izatea nahiko luke, horrela artazi-kolpe bakar batez moztu ahal izateko.

HITZ BESTE
Artazi-kolpea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu