Angel Erro.
JIRA

Lehia

2018ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez gara estratega onak. Edo orain esaten den moduan, lehia sinbolikoan ahulezia handiak ditugu. Ez ditugu denborak markatzen eta erantzun dorpeziaz erantzuten dugu; aurkariak gutaz espero duen tokitik, gainera. Norberak aukera dezala nortaz ari naizen.

Demagun hiriko eskuinak Espainiako kantu lehiaketa arrakastatsu batean suertatu den irabazle iruindarraren ospeaz baliatu nahi izan zuela erakundeetan dauden maizter berriak kolokan paratzeko, higatzeko, antipatiko gisa pasarazteko. Amarrukeria salatzea ez da aski. Irudikorra izan behar. Gogoan dut orain aste batzuk OTko Amaia Romerok txupinazoa botatzeko proposamenari buelta emateko egokieraz ezagun batekin mintzo, honek Francisco Francoren bilobak ere botatzea nahi ote nuen galdetu zidala mikatz, zurrun, herri honen historia ez dirdiratsuaren laburpena eskainiz ia eta eztabaidatzeko gogoa kenduz.

Orduz geroztik mentalki apuntatzen noa Amaia kantari iruindarrak eskuinaren aukera (Francoren bilobarekin parekagarria) ez izateaz ematen dituen aztarnak, hainbeste non UPNk aipatzeari utzi dion: feminismoaren aldarri teorikoak eta praktikak, euskara ikasteko gogo aitortua, desinhibizio ez batere opusiarra, adierazpen askatasunaren faltaren salaketa publikoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.