Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Poza etsai

2017ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Umorea eta ironia (Charlie Hebdo aldizkarian), festa herrikoia (Nizako Ingelesen pasealekuan), diskoteketako giroa (Parisko Bataclan-en eta Istanbulgo Reinan), bizipoza (Berlingo zirtzil-merkatuan)... Brastakoan, gizakiak gizakiaren kontra obratutako tragediaren garrasia atera zaio bizia bizitzen ari zen jende anonimoari. Kointzidentzia hutsa da festaren, dibertsioaren, bizitzaren ospakizun diren hainbat plaza aukeratu izana atentatuetarako? Toki jendetsuak izatea da elkarren arteko lotura nagusia?

Bila daitezke beste batzuk. Tartean, hona bat: monoteismoek beste munduan jarria dute esperantza, han lortuko omen dugu zorion betea. Hango hura paradisu, gure hemengo hau pasadizo hutsa: mundua antsiz ta negarrez gainezkatutako negar-herri bat dela esaten digu Salbe katolikoak. Halatan, erlijio-sentipen muturrekoenen arabera, dibertsioak apartatu egiten gaitu bizitzaren benetako zentzutik eta urrutiratu paradisuko zoriona irabaztetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.