Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Tamalaren handia

2017ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zorigaiztoko ankerkeria jakin bat gerta zitekeenik ere sinetsi eta irensterako, zorigaiztoko beste ankerkeria bat hedabideetan, sinesgaitza hura ere. Gizakion baitako izotz gordinenetik irtenak dira Sara Majarenasen bi urteko alaba hil nahia; Arreko zubitik ibaiara botatako emakumearen tragedia; Jose Angel Serrano presoaren heriotza eta auskalo nola zenduakdepositu forentse batean hilotz emandako hiruhilabeteak. Kolpeari kolpe, oso epe laburrean eta etxeko atarian, hiru gertakarilazgarri elkarren segidan. Zein baino zein izu-minago.

Matxismoak hil egiten du, kartzelak hil egiten du, biek batera hil egiten dute. Bidaide dute gure indiferentzia. Irentsi ditugu eta dijeritu etxeko atarian bertan —gizakion arimako izotz beltzenean— gertatu diren izugarrikeriok, eta, zer egin? Suminduraren agerpen sozial erritualek horixe betetzen dute, erritua: erantzun gogo-bete bat eman ezinaren tamalaren handia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.