Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kalbarioa

2017ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Desarmatzearen biktimen elkarte bat sortzeko asmoa iradokitzen zuen Juan Kruz Lakastak atzoko bere zutabean. Horra, adibidez, gotzainak: armagabetzeak ekarritako estanpen artean esanguratsua da sotanen arteko zirri-zarra. Oraintsu arteko euskal elizak burua jasotzeko modua —errenta ateratzeko aukera— ikusten zion indarkeriaren amaierari. Azken urteotan, ordea, zirtziltzen joan zaio kalkulua: gizarteak sekulako abiadan segitu du sakristietatik urruntzen; elizak, aldiz, sakristietako gero eta bazter eskuinagotarajo du Munilla guru-buru duela, eta Frantzisko Vatikanora iritsi izanak ez du, gurean behintzat, egoera askorik aldatu. Ondorioa: garai bateko hemengo elizaren irudia, (euskal) nazionalismoarekin bat egiten omen zuena, erabat lanbro-zerratu da. Koskak horrela, Elizak nekez joka zezakeen paper sakonik indarkeriaren amaieran. Halaxe gertatu ere: gotzainen arteko desadostasunek prozesioan atera dute beren kalbarioaren pasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.