Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zapata takoi altu

2016ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Miren Amuriza polito batean aritu zen larunbatean ere, tiriki tauki-tauki, oraingoan Errauskineren kristalezko oinetakoen zapataria hartuta hizpide. Gizon hark ez omen zituen emakumeak maite, horregatik egin omen zituen zapata takoi altu kristalezko finak: emakumeak zigortzeko. Kartzelatxoak deitzen die Mirenek kristalezko zapatoi. Oinetako txundigarrien beste bertsio batekin nator ni: Charles Perraulten ipuinean, vair izeneko larru-klase fin-fin batez eginak ziren zapatatxoak, baina inprentako norbait nahastu zen nonbait eta vair jarri ordez verre (kristala) jarri, bi hitzen hoskidetzak hartaratuta. Hanka-sartzeak ipuinari ematen dion ukitu fantastikoa adibide ona da fortunak lan artistikoetan duen garrantzia ilustratzeko.

Baina Mirenen bertsioak nireak baino garbiagoa du, kristala bezain gardena, bere baitako egia: zuzenagoa da emakumeen historia, kristala bezain hauskorra, zapatariei egoztea eta ez kasualitateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.