Otsoa dator!, otsoa dator! oihu egitetik hator otso!, hator otso! eskatzera aldea handia dago. Lehen orrolaria txantxazko gezur hutsez ari da (ipuin ezagunean egia bihurtzen bada ere). Bigarren orrolaria, aldiz, xantaia egiten ari da otsoaren balizko etorrerarekin. Brexita bozkatu zuen askok ez omen zuen Europatik irten nahi, baina bai sistema zigortu. Halakoxeko botoak omen dira Trumpek, Le Pen-darrek edo Berlusconik jasotako asko: boto-emaileekez omen dute pentsatzen bozkatu dutenak irabaz dezakeenik; gero, ordea, katakrak!, eta Trump bezalako batek agintea lortu izanaren frustrazioa, nahigabea eta damua marruskatu behar.
Ingelesak post-truth (egia-ostea) deitzen hasi ziren kontzientzia txar eta frustratu klase horri: otsoari emandako botoa da egia;egia-ostea, aldiz, horrek eragindako frustrazioa. Oxford hiztegiak urteko hitza izendatu du post-truth neologismoa. Ipuin tradizionalaren bertsio gaurkotu baten txanda da orain.

HITZ BESTE
Egia ostea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu