Iritzi-orrion jira-biran egunero hitz beste eginez ibiltzen garen eskribauok sarritan egiten dugu topo zutabeen arteko arkupeetan. Ez da harrigarri: ideien kointzidentziak hartaratzen gaitu batzuetan, baten gaiak handik tiraka hasteko gogoa pizten digu hainbatetan. Kontua da atzo berriro gurutzatu nintzela Miren Amurizarekin zutabeon arkupeetan. «Euskarak ez du genero markarik —zioen Mirenek—, bai, ordea, aurreiritziek», eta alarguna esandakoan hiztun askori emakumea etortzen bazaigu gogora, zer ez ote da gertatzen gurean oraindik itzali eta galdu ez den bizi-alargun espresioa entzundakoan: emakumeei (ia) soilik deitu zaie horrela; apartatuaren konnotazio erlijiosoaren kondena morala du hitzak eta ezkontideak arbuiatua izanaren estigma soziala; nik dakidala, ez du baliokide zuzenik gaztelaniaz edo frantsesez...
Alarguna, bizi-alarguna, neskazaharra... Hiztegien meritu askoren artean, gure aurreiritzi doilorren ispilu izatearena.

HITZ BESTE
Bizi-alarguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu