Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Sosak dira, ergela

2016ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badago elementu bat berebiziko garrantzia duena hizkuntzen garapenean bezala hizkuntzen atzerakadan, eta da ekonomia. Ez da aipatzen, itsusia da nonbait hizkuntza eta ekonomia zaku berean sartzea, ez du ondo ematen hizkuntza bezalako altxor espiritual baten aingeru-olesak eta diruaren txin-txinarena bezalako hots zatar materialistak nahasteak, baina gaztelania apenas zekiten gure gurasoek ez zuten kastellanoz ikasi Cervantes irakurtzeko, baserriko miseriatik ateratzeko baizik; euskarak eragiten dituen helburu ekonomikoak ere ez dago zertan gerriko jansenistarekin estutu; seme-alabak akademia ingeles garesti batean apuntatu dituzten gurasoen erabakiak asko du umeen etorkizun profesionalarekin; eta argitaletxe eta abarrek honezkero hasiak izango baitituzte Durangoko Azokako sosen kontaketak, zergatik ez hasi parametro ekonomikoetan ere benetan hartzen eta hitzetan jartzen euskararen indarra, aukeren potentzia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.