Albistea entzun

HITZ BESTE

Gargantuarena

Anjel Lertxundi -

2017ko urtarrilak 5

Ez zaizu inoiz gertatu? Debate edo gestioren batean fundamentuzko ikuspuntu berriren bat defendatu duzu zorroztasun guztiarekin, eta, handik gutxira, zure hurbilekoren batek zure ideia huraxe baliatu ez du ba ideia bere kabutatik sortua balitz bezalako harrotasun osoz? Poztu egin behar zenuke: izatez, zu zara irabazle intelektual benetakoa, zure ideiak aurrera egin baitu. Baina zure nartzisismoak nola irentsiko du lapurreta, eta, batez ere, nola hasiko zara esaten: e, aizu, ideia hori nik eman nizun! Izorrapraskuren batek laster esango lizuke inportantea ez dela norena den ideia, ideia bera baizik.

Nartzisismo pipertuarekin imajinatzen ditut Albert Rivera eta beretarrak, tripak jaten, latza behar baitu eguneroko eszenak: Rajoy beren arteko akordioaren puntuak bereak balira bezala erabiltzen, Gargantuarena egiten interesatzen zaiona soilik irentsiz, protagonismo guztia bereganatzen. Ondo merezia dute Riveratarrek: fidatzeagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.