Angel Erro.
JIRA

Espainol (II)

2017ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Aspaldian jabetu naiz Espainiaz gaizki esaka aritzeko joera zaharra dagoela espainiarren artean. Hortaz idatzi nuen hemen 2013ko urriaren 20an. Honako hau bigarren zatitzat har daiteke. Ordukoan Quevedok, Sanchez Ferlosiok, Canovas del Castillok, Cernudak eta Sanchez Dragok Espainia edo espainol izatearen aurka eginiko adierazpen gogorrak jasotzen nituen, orduko hartan Albert Plaren kontrako gurutzadaren bidegabekeria eta proportziorik eza azpimarratzeko. Plari nazka ematen zion espainol izateak, mundu guztiari bezala, espero zuen.

Harrezkeroztik, espainola izatearen abantaila nagusitzat horixe izan dut: Espainia lasai iraindu ahal izatea. Beharbada horregatik saihesten dut gaia, umorez jarduteko bada ere. Baina ez zait itzurtzen EiTBko saio baten kontra dihardutenen kontraesana. Euskaldun guztiak (guztiak?) espainoltzat dituzten arren, ez diete beren buru (ustez espainol)az barre egin dezaten uzten. Hots, zertan gelditzen gara? Pla, Rubianes, euskaldunak (bideokoak)... nork botatzen ditu, beraz, espainiartasunetik azken buruan?

Susmo txarra ematen dit beste gauza batek. Bere burua espainoltzat ez duten euskaldunek espainolez barre egiteak ez ote duen nagusikeria edo are arrazismotik ere. Hori ere esan behar dugu. Guk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.