Angel Erro.
JIRA

Ezezkoen atzean

2018ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Gogorra behar du egiteko gogo bizia duzun hori, ingurukoek zer esanen, nola hartuko, ezin egiteak. Gogorra behar du, baldintza jakin batzuk gertatu arte, egiteko gogo bizia duzun hori eginen ez duzula jendaurrean esan eta denbora aurrera doala ikusita baldintza horiek betetzeko itxura handirik ez dagoela ohartzeak. Gogorra behar du iragarritakoaren kontrakoa egiteak azkenean. Edo ez hainbeste.

Espainiako Gobernuaren aurrekontuak aurrera ateratzeko EAJren botoak beharrezkoak dira Kongresuan. Osoko zuzenketa ez aurkeztean, onartuak izateko eguna hurbilago da. Alderdi zahar eta azeria omen da. Agian honakoa ez da azken mugimendua. Gain behera doan alderdi bati sostengua emanez zer irabazia ateratzen duen ezin asmatuta nabil.

Errazagoa da UPNk orain iragarri duen ezezkoaren etekina asmatzen. PPri oposizio gogorra egiten hasiko dira orain? Zutabe honen lehen paragrafoko esaldiak neurri batean aplikagarriak zaizkio. Nafarroari bizkarra ematen dioten aurrekontuak salatu ondoren, menturaz zerbaitean gehitzea lortuko dute (dagoeneko hitzartuta egonen denez), herritarren aurrean kudeatzaile onaren marka berreskuratu nahian, azken legealdi honetan azalera ateratzen joan diren datuak gezurtatu nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.