Angel Erro.
JIRA

Arreta ebaslea

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
EAJri berriro gertatu zaio, bigarrenez oso denbora gutxian, jarrera deseroso batean suertatzea, mundu guztiaren arreta bereganatuta, Espainiako Kongresuan zer bozkatuko (lehendabizikoan Rajoyren gobernuarekin hitzartu aurrekontuekin, bigarrenean Rajoy presidentetzatik kanporatuko lukeen zentsura mozioarekin). Erabakia azken unera arte gordeaz, beste alderdi guztiek beren jarrera argitu dutenean ere duda-mudatan ibiliz. Behin gertatuta ez litzateke hain deigarria. Bigarrenean susma daiteke bilatutako zerbait dela. Analista batzuek diote EAJk dilemarik handiena duela, kontraesanean erortzeko arriskurik nabarmenena, zer galdu gehien, Eusko Legebiltzarreko aurrekontuak ere lotu behar dituelako.

Dudarik gabe, horrela lortzen da politikan zentralitatea deitzen duten hori, kaleko ingelesez esapide zakar batekin ere izendatzen dutena, etxerako agian, boto-emaileei begira, sari modukoa izan daitekeena. Aitortu behar dut ni ere pixka bat horrelakoa naizela. Batzuetan nahi gabe ere, beti moldatzen naizela taldeko erabaki batean azkena izaten, askotan nire hautuak berdinketa bat hausten duelarik. Nire botoak orduan bikoitz balio du. Irudipena izaten dut orduan ez dudala nik erabiltzen, eskaintzarik onenak baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.