Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kontrastea

2016ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Hiriaren bihotzean, festaren eta builaren erdian bi etxegabe hil ziren atzo, bat gauez eta bestea eguerdiz, Donostiako Bulebarrean. Entzun bitez danbor hotsak, ozen, larrutik. Albistea jakin nuenean, Plazido Mujikaren hiztegiak suizidioa izendatzeko dakarren irudi bitxi bat nerabilen gogoan, auskalo zein zutabetan sartzeko: «Jainkoari eskua kendu». Espresioak ez du antzinatasunaren eta herri senaren pedigree handirik —sakristia usaina dariola esango nuke—, baina espresioaren eskema atzokora ekarriz, burutik pasatu zitzaidan esamoldea aise egoki zitekeela bi etxegabeen kasura: jendea baztertu, baztertuei ezikusinarena eginez miseria areagotu etabazterketarentzat soluzibiderik emateko bihotzik erakusten ez duen gizarteak Jainkoari eskua kendu dio—edo, neutroago esanda, halabeharrari aurrea hartu dio—.

Festaren erdian: agian kontrastearen itsuskeria egiten zaigu deseroso, bi pertsonen heriotza baino areago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.