Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mantatik tiraka

2016ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezkutatzeko asko duen batengatik mantatik tiraka hasiko ote den diotenean, hobe eszeptiko, halakoetan mendekua, mehatxua eta xantaia egoten direlako atzean: do ut des, zure odolkiak irentsiko ditut zu salbatzeko eta ni ere salbatzearen ordainetan. Baina mantatik tiraka hasitakoan, inork ez du odolki guztien berri ematen, komeni zaizkionak ateratzen ditu mahaira. Nahi erara antolatzen ditu direnak eta ez direnak nobelagile batek istorio baten pasadizoak antolatzen dituen bezala; orain elipsia bat egin eta huskeriaren bat gizentzen du gero; hanka punttetan pasatzen da pasadizo irristakorrenetatik, bere interesen araberako The end ahalik eta erosoena lortzea helburu...

El País eta Pedro Sánchez —bat Goliat, Dabid bestea— manta beraren bi muturretatik tiraka hasi dira elkarren kontra, nork nori oparituko odolki mamitsuenak ordainetan: utopia bezain urruti ikusten da bien arteko arrangurakbaretuko lituzkeen the end zoriontsu-edo bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.