Egiozu kasu Xabier Leteri, eta «ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordeaz». Ez zaidazu galdetu zergatik milioika Mr. & Mrs. Smithek eman dioten beren botoa Trumpi, ez zaidazu galdetu zergatik garai batean eman zioten Bushi, edo Reagani, edo Nixoni. Ez zaidazu galdetu zergatik su zaharrek errauts berriak ekartzen dituzten, zergatik aurrez gonbidatzen ez bada ez den ahobero erorik agertzen gure home sweet home egunerokoan. Ez zaidazu galdetu zergatik boteretik beretik Guantanamo bezalakoei eusten zaien bitartean espantuka hartzen ditugun xenofobiak, herrialdeen arteko murruen aldarrikapenak, ilaje guztietako bilaukeriak. Ez zaidazu galdetu giza eskubideak demokraziaren babesean urratzen direneanzergatik izaten den demokrazia bera galtzaile handiena.
Ez zaidazu galdetu amesgaiztoak noiz nolakoa izango duen akabera, ez zaidazu galdetu nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea.

HITZ BESTE
Ez zaidazu galdetu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu