Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Laino beltzak

2016ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Munduaren martxa dugu solasgai. Trump izan dugu abiapuntu, inolako haririk gabe gabiltza gai batetik bestera: deportazioen mehatxua; populismoen hegalda; demokraziak noiz arte iraungo duen mendebaldeko ipar-sistema izaten; ClaudioMagrisen adierazpen garratzak nazionalismo gero eta (bere hitzetan) nanoagoen arriskua (soilik) salatuz; ekonomiaren monopolioa espekulazioaren atzaparretan... Esaten ari garen guztiak, gure argumentuak, darabilgun tonuak, den-denak du tonu apokaliptikoa, baina bermutaren plazerra eta pintxoekiko gutizia ez dira batere izutuak, hori ere esan beharra dago. Esan beharra dago, halaber, zentimorik gabe bidali ditugula, bata bestearen atzetik, zentimo batzuen eskean hurbildu zaizkigun eskekoak.

Lagun batek zeruko laino beltzak seinalatu ditu. Zeru-ertz batetik bestera doaz, han-hemen zaparradak botatzen, orain milaka urte bezalako indiferentzia beraz. Guk, ordea, milaka urterik ez...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.