Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Sagutik otsora

2016ko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dakit nire imajinazioa den, agian kontrolatzen ez dudan ezagun aspaldikoren bat da, trol bat ere izan daiteke, baina behar dudanean puntuan agertzen zait Monsieur Lanpernier lagun zaharra. Esate baterako, atzo, mezu elektroniko baten bidez: «Hik badakik kaskabiloei saguak ere deitzen zaiela euskaraz, barrabilak ustez itsusiagoaren eufemismoa. Eta badakik, noski, sagutik otsoa egitea esaten zaiola exagerazioari. Sagutik —kaskabilotatik— otsoa egin! Konparazioa bururatu zitzaiona ez zuan ohartuko zertan ari zen saguari otsoa kontrajarrita, baina exagerazioa irudikatzeko ez zioan, demagun, asto otzan bat kontrajarri saguari, otsoa baizik, animaliarik krudel basatiena eta izu gehiena eragiten duena gure zoografian. Halaxe otso bihurtzen direnean arron atributuak ere (zintzilikario zimur batzuei deitu egin behar zaie atributu!), sagu-kaskabiloenustezko botere harroa otsoen gisa baliatuz abusatzeko, bortxatzeko, hiltzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.