Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Billetea

2016ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Film bateko sarrera, autobuseko tiketa, botika baten prospektua... egunerokotasunaren lekuko isilen bat sartu ohi dut laketzen zaizkidan liburuen orri artean. Handik gutxira edo handik urte askotara, liburua zabaltzen dudan aldiro, irakurketaren garaia ekartzen dit gogora sartu gorde nuen lekukotasun apalak.

Robert Escarpit-ek Le Monden ia egunero idazten zuen billeteetako bat gorde nuen Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburuan. Billete edo zutabe labur hartan —1969ko data du— literaturaren hiru dimentsio aipatzen ditu Escarpitek: «Literaturan idazleak daude (haien biografiaz aritzen gara), obrak daude (haien testuak aztertzen ditugu, bien sûr), eta bada hirugarren dimentsio bat ere, inoiz aipatzen ez dena, eta da irakurlearena», eta orain ia mende erdi gorde nuen billete hura ondo datorkit azpimarratzeko Saizarbitoriaren irakurle zorrotzaren izaerak ekarri dituela haren idazle maila eta obra. Komeni da gogoratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.