Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Loturak

2016ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Gibran Jalil Gibranpoeta libanoarraren esaldi bat erreskatatu nahian nenbilela gurutzegrama baten ilunbeetatik, irratiari entzun nion Aznarrek uko egin ziola Alderdi Popularreko ohorezko presidente izateari, eta danbateko bat entzun nuen nik, norbaitek ukabilkada bortitz bat eman izan balu bezalakoa amorruaren mahai gainean, eta puru-puru ikusi nuen osatu ezinik nenbilen esaldia:

«Zaratez beteta dago inbidioso baten isiltasuna».

Eta pentsatu nuen latza behar duela izan barrua inbidiaren, herraren, mendekuaren zaratekin beteta edukitzea; katu zornatu batzuk tripetan borrokan ari balitzaizkio bezalakoa. «Zer da ba gizon mizkina!» pasatu zitzaidan burutik, seguru asko gure mizkina eta mezquino erdarazkoa baratze bereko azak direlako, baina handik laster entzun nuenean Cospedalek soldadu gehiago bidaltzeko asmoa duela Irakera, irratia itzali, egunkaria itxi, lotura gaiztoak egiteari utzi eta txistor-mutur batzuk jarri nituen frijitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.