Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Bi eszena

2016ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gabon zoriontsu? Zer Gabon eta Gabon ondoko! Zertarako dira Gabonak? Dirurik gabe zorrak ordaindu ezinik egoteko? Urte bete zaharrago eta ordu bete aberatsago ez haizela hausnartzeko? Sosen liburuak aztertu eta batekoz beste hamabi hilabete probetxurik gabe igaro zaizkiala konturatzeko? Buru honetan darabildana egin ahal baneza! —esan zuen haserre Scroogek—. Gabon zoriontsuka dabiltzan burugabe horiek beren budin eta guzti irakinarazi, gorosti adar bat bihotzetik zehar sartu eta lurperarazi egingo nitizkek. Bai horixe!».

Horra Scrooge, Dickensen lumak oparitu zigun zekenkeriaren prototipo ahantzezina, Gabonetako espirituaren kontrako marmarrean. Ematen du gure kopla zaharreko baserritarrean inspiratu zela idazle anglosaxoia: «Baserritarra zegoenean / sosak kontatzen zir-zir-zir, / zerga biltzailea aldamenean / barrez itotzen kar-kar-kar».

Olentzerok ekar diezazkizula diru-premia benetakoen ase askia eta diru-gosearen kontrako oskia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.