Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Integrala

2016ko abenduaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal hiztun askok ere mentalitate ez euskaldun batetik begiratzen dio euskararen munduari. Erdal munduaren ikuspegia dauka txertatuta kaskezurrean. Kolonizazioa deitzen zaio. Eta, halatan, maila apalekoa zaio euskal kultura, arrunta, estilo eta klaserik gabea, abarkaduna. Gutxi-asko, Txomin del Regatoren begiekin ikusia. Halako mentalitatearen pentsatua ematen du euskarazko katean ikusten den kontu askok. Gero eta gehiago. Gero eta modu baldar etxekalteagoan. Diodana diodan bezalakoa bada, ondorioa da hartaz arduratzen direnak mentalitate ez euskaldun baten aurreiritzietatik egiten dutela euskararen programazioa? Galdera erretorikoa deitzen zaio egin berri dudanari.

Atzoko prentsak zekarrenez, alderdi politikoek EITBren «erreforma integral»baten debateari ekin nahi diote. Erreforma integrala? Benetan? Kaskezur kultural morroi batekin kudeatutako telebista baten kalteez jardun gabe, nekez izango da integrala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.