Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Nork asmatu zuen?

2017ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lagun baten deia: ea nondik atera dudan atzoko zutabeko izorraprasku. Dabilen tokian triska pizten duen sujetua; hutsaren hurrengo eztenaren ziriari ere punta ateratzen saiatzen dena. Izorraprasku bat. Gidoirik gabe emana (propio: saltsa-pertza eta saltsapertza ez dira gauza bera).

Endredaostia, hondeazakil, zikirozorne, izorrazorri, lardaskapatxi... Hiztegian dauzkat nahi adina perla adjektibo eraginkorrak izan daitezkeen osagaiak uztartzeko, eskura daukat 3/2 silabatako egitura klasikoa ere. Baina nork asmatu zituen konposaketako hitzak? Nork, atsotitz hau, hori, hura? Nork kantatu zuen lehenengo aldiz kopla zahar jakin bat? Kabitu ezinari nork deitu zion estreinakoz kabituezina, Dominus tecum latinkadatik nork atera zuen doministiku? Horiek bai lorpenak, guztiak ere anonimoak, eta ez letrasaltsero baten ariketak.

Nor hasi ote zen —eta zergatik— hizkuntzak emandakotik hizkuntzari itzulitakoen eskubideak erreibindikatzen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.