Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Giputzak

2017ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Metroa, Anoeta, Donostia 16, erraustegia... Berriki, urrezko danborraren hojalatazko hotsa... Giputz batek ahoa zabaltzerako —berdin dio nork, berdin dio gaiaren muntak ere— beste giputz batek hortzak erakusten omen ditu. Zabaldua dago, eta errotua, giputzen elkar ulertu ezinaren ustea. Beste kasta bat erakusten omen dute bizkaitarrek, eta halako solasaldi bat sortzen den aldiro bizkaitarren ispiluari begira jartzen gaituzte: haiek bai efikazak!

Guerra historialariak kontatutakoaz oroitzen naiz halakoetan: orain bi mende baserritar bizkaitar batek Juan Altuna musikariari esan zionean artoak giputzak zeudela, giputz hitzaz galdetu omen zion musikariak. «Giputzak, buru arinak», erantzun zion bizkaitarrak, eta kiputza esaten baitzaio ale gutxi ekarri duen artaburuari, pentsa liteke baserritarrak hitzaren polisemia baliatu zuela gutaz trufatzeko.

Beharbada artoa itsasoan edo lehorrean erein erabaki ezinik ibiltzen ginen garai haietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.