Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Tuntun-lerdeak

2017ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Adineko emakume batek, zailtasun ekonomikoez ari delarik, telebistan: «Laurogeita hamaika urte ditut, baina ez naiz tuntun-lerdea» («Pero no soy una gilipollas» esan zuen gaztelania klaroan). Emakumeak botatako esaldiaren erdiko bainada giltza: adinekoa naiz, baina ez ergela; adinekoa naiz, baina ez eskubide gabea; adinekoa naiz, baina ez ezgauza; adinekoa naiz, baina pertsona izaten segitzen dut.

Elementala dirudi: heziera oneko nork ukatuko luke adineko emakumearen hitzen fundamentua? Baina, ai, demagun adibidez banketxeek, ai, banketxeek! Adinekoak engainatu dituzte bereziki eta krudelkeriaz, amona itsu bati entziklopedia bat saltzen dioten atez atekoek baino gupida gutxiagorekin. Eta lapurtutakoa itzultzeko agindu zaienean, ez dute ez isunik ez zigorrik izan. Inpunitate totala. Egunen batean epaitu eta zigortuko ahal da banketxeen lan zorrotz sistematikoa adinekoen —tuntun-lerdetzat hartutakoen— eskubide zibilen urraketan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.