Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Digestioa

2017ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Euskalkia ez da, berez, txokokeriaren mandioa; euskara batua ez da, izatez, plastikoaren erresuma: euskara txar eta onak daude. Euskara batuaren etiketarekin argitaratzen den testu askoren izurria ez baita batuak sortua, lapa-zorriak aho zabalka jartzerainoko euskara pobre traketsak baizik; bertako euskara lehenesteko ahalegin askori dagokionez, auzi nagusia ez baita batuaren bazterketa, euskara putapenikoa lehenestea baizik bizitasunaren aitzakian. Debateak debate, muturreko bi kasuok auzi bera ezkutatuko lukete: euskara txukun egiteko ezina.

Guztioi ere batere kalterik ez Bohumil Hrabal idazle txekiarrak deskribatzen duen praktikak: hartu esan nahi duguna ahoan, miazkatu goxoki bat balitz bezala, xurgatu pattar kopatxo baten gisa, dastatu harik eta, alkohola bezala, gure barruan disolbatu arte, sentitu zerebroa eta bihotza bizi-bizi, eta utzi libre zainetan gora eta behera gure odolaren beroarekin bat egin arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.