Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Joan behar diat!

2017ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
André Gideri, hain sentiberatasun handiko idazlea izanagatik ere, pinturak ez omen zion berebiziko emoziorik eragiten. Eta behin, Degasen erakusketa antologikoa itxi zutela esan ziotelarik, Gidek: «hara ba, ez diat ikusi beharrik izango!». Erakusketa amaitu izanak betekizun kultural errituala konplitzeko zama kendu zion gainetik. Askotan gertatu zait horixe bera han-hemen programatutako erakusketa askorekin. Joan behar diat, joan behar diat, eta ni animatzerako, itxi. Horregatik, Guggenheimek Expresionismo abstraktu iragarri zuenetik, joan behar diat!, agindu nion neure buruari, eta joan gara. Baita gozatu ederra hartu ere. Pintura abstraktua «ikusleari enfrentatzen zaio» esan zuen Pollockek 1951 urtean. Hirurogeitaka urte pasatu dira ordutik: pintura abstraktuak ohitu egin gaitu, asimilatu, eta, guztiaren gainetik, seduzitu. Joan behar dut!, baldin bazaude, ez itxaron erakusketa itxi arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.