Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lo galduan

2017ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Bartko ordu txikitako lo galdua arindu nahian, ikasle izan nauten irakasle guztien zerrenda errepasatzeari ekin diot: hiru bat urte nituela nitaz arduratzen zen Mari maistra kenduta (haren izena darama Orioko haur-eskolak), gainerako guzti-guztiak gizonezkoak izan nituen. Eta nik, ezin lorik bildu. Irakurritako lehen liburuak ere hasi naiz errepasatzen, baina gogoratu ditudan idazle guztiak gizonezkoak dira, gizonezkotzat neukan ia atzo arte nire umetako hainbat ordu gozarazi zizkidan Richmal Crompton, Guillermo Brown liburu-sailaren egilea. Eta loa etortzen ez. Errepasatu ditut gaztetan ikusitako filmak ere: denak dira zuzendari gizonezkoenak, Agnès Vajdaren film bat salbu. Eta loa, urrutietan. Errepasatu dut garai haietan entzundako kantarien zerrenda ahalik osatuena ere —baiki badaude emakumeen izenak bertan, tartean maitemindu ninduten batzuenak—, baina gizonezko kantarienak ziren erosten nituen diskoak.

Eta jaikitzeko ordua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.