Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Udaberritzen

2017ko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eta gaur ere argitu du egunak, itzuli da udaberria den-dena enegarren aldiz edertzeko lana bere gain hartuta. Baina iaz baino are mundu itsusiago batean esnatu gaitu udaberriak, egin digu argi, oparitu nahi izan digu urteroko bizipoza. Zerena, orduan, bizipoza? Ohartu ote da iaztik hona munduak hartu duen itsustuaz, ez garela Babiloniako lorategietan bizi? Udaberria, ordea, xalo da, ez daki nola edertzen den gezurra; ez daki zenbat geruza faltsu duen demokrazia gisa mozorrotutako gure faltsiak; inork ez dio esan bere poz koloretsua ez dela iristen boterearen estolderietara. Baina bere xalotasunean, udaberriak galdetu duena da aireak zergatik utzi dion gardena izateari, zeri darion usaintzen ari den sufrearena baino kirats min erreagoa, nondik sortu den munduaren altzotik gainezkatutako zaborra.

Inoiz aitortu beharko diogu orain historiaren hilobi-zangetan ereiten dugula garia, aldatzen ditugulamahatsondoak bezala ziklamenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.