Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zaindu ametsak

2017ko apirilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Taberna bateko komun zikinean pintada garbi bat: «Zaindu ametsak». Mezuak ez du komun batean idazten diren ohiko pintaden estilorik, gustura jakingo nuke zer bulkada klase dagoen ametsak zaintzeko gomendioaren atzean. Baina mezuaren balizko motibazioen gainetik, mezua bera dago pareta zikinean garbi: ametsak zaintzeko eskatzen dit. Jokatzeko loreak zaintzen direnean bezala. Pintadaren arabera, nire ametsek beren edertasuna gorde dezaten saiatu beharko nuke; ez daitezela ihartu; ureztatu ditzadala sarri; ez daitezela egarriz hil. Ametsak amets diren bitartean dira ederrak, esaten ari zait mezua. Iparrorratzak dira, gidak, desioak. Sekula guztiz gauzatzen ez diren utopiak. Mundu justu hobeago baten premiaren aurrean jartzen gaituzte ametsek, baina, aldi berean, sekula lortuko ez duguna marrazten digute.

Ezin ziurtatu komun zikin bateko pintada garbiaren egileak hori guztia zerabilenik buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.