Angel Erro.
JIRA

Giltzazaina

2017ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Espero dut beste inori bururatu ez izana eta zuk, noski, hemen esandakoa isilpean gordetzea nik patentea-edo eskatu arte behintzat. Begira, haurtzaindegiek eta txakurzaindegiek ordu batzuez edo egun batzuez atseden hartzeko edo oporretara lasai joan ahal izateko aukera eskaintzen duten modu berean, pentsatu dut jendea oporraldian bere buruaz (bere buru digitalaz) atseden hartzeko beharra ere sentitzen hasiko dela. Oraingoz sare sozialetan, emailean eta abar ez sartzeko erabakitasuna baino ez du eskura, baina gehienetan hausten du deliberoa, asperdurak edo beharrak hara eramanik. Edukiko balu pasahitza konfiantzazko norbaiti uztea. Eta hor sartzen naiz ni. Zuk pasahitz guztiak eman, hitzarmen bat tarteko, nik hitz gakoak aldatu eta hitzartutako egunean giltza berriak ematen dizkizut, berriz sar zaitezen.

Ez diot etorkizun handirik ikusten. Inork ez luke horregatik deus ordainduko.

Ongi pentsa. Turismoaren arazoa konpontzeko bidea ere izan liteke. Zeure buru digitalengandik egun batzuez askatzeak ematen duen atsedenak beste inora joan behar izatetik libra zaitzake. Mundu guztia geldi zitekeen bere etxean oso prezio neurrizkoan (zuretzat, lehen bezeroa izateagatik, deskontu handiarekin).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.